14 RTE AZPIKOEK JOKO BIKAINA EGIN ZUTEN MIARRITZEKO JEAN RUMEAU TXAPELKETAN

Adin txikikoen artean Iparralden egiten den txapelketa prestigiotsuenetakoan izan ziren OREko 14 urte azpikoak aste honetan. ProD2ko Miarritzek etxeko partidak jokatzen dituen Aguilera zelaia izan zen haren lekuko.

Lehian izan ziren 16 taldeen artean, Ordiziakoa izan zen Hegoaldetik joan zen bakarra. Gainerakoak, mugaren bestaldekoak, besteak beste, aurkari zuzenak izan ziren Baiona, Kostaldea eta Angelu.

Lehia bizia izan zen goizekoa, zelai paregabean jokatuta, eta maila altuko taldeen aurrean OREko gaztetxook hazten nola ari diren erakutsi zuten. Goizean hiru partida eta bazkalostean beste hiru. Ikasi eta bizitzeko esperientzia ezin hobea zalantzarik gabe.

Itzuleran, nekatuta oso, baina irribartsu, hurrengo urtean ere bertan izateko esperantzarekin.

Klubak eskerrak eman nahi dizkio Biarritz Olympic taldeari, txapelketaren antolaketa bikainagatik eta taldeak izan zuen harreragatik.