14 urtez azpikoak ere finalean dira Gasteizen irabazita gero

14 urtez azpiko Orklik asteazken honetan Gasteizen Gaztediren kontra jokatutako partidua irabazi egin zuten eta finalerako sailkatu direla hauek ere. Asteburu honetan jokatu behar zen final hori, baina astebete atzeratu da eta hilaren 17an izango da finala, Donostiako Aieten 10:00etan Atletico San Sebastian eta Hernaniren artean osatutako taldearen kontra. Zorionak!

Eta igande honetan 18 urtez azpikoek 12etan Donostian ligako finala jokatuko dute Bera Beraren kontra. Hori aprobetxatuz, Eskolako jokalariek Donostian entrenatuko dute hango eskolarekin batera. Ondoren 18 urtez azpikoen partidua ikusteko aukera izango dute. Autobusa goizeko 8:45ean irtengo da Altamiratik.

*argazkia: Nohan Alberdi