14 urtez azpikoak finalean eta hondartzara igandean

LARUNBATEAN jokatu du 14 urtez azpikoen OKLI Ordizia taldeak aurtengo ligako finala. Donostiako Aieten izango da lehia, goizeko 10:00etan hasita. Aurkaria, Atletico de San Sebastian eta Hernani errugbi kluben arteko baturatik sortutako taldea izango da. Neurketa zaila aurreikusten da eta emaitza kontrako izanda ere, horren gainetik egindako denboraldi bikaina geratuko da. Animo taldeari! Autobusa goizeko 8:00etan irtengo da, larunbatean.

Eta hori gutxi balitz, erreserbako indarrak erabili beharko dituzte jokalariek IGANDERAKO. Izan ere, Kontxako txapelketa jokatuko da eta prest dira Eskolako talde guztiak hondartzako errugbian aritzeko igande goizez.

14 urtez azpikoak 8:00etan irtengo dira igandean ere.

Eta 10 eta 12 urtez azpikoak ondoren dute autobusa, 8:15etan hain juxtu.

zorte on, bereziki 14 urtez azpikoei, eta gozatu asteburua!