18 eta 16 urtez azpikoen errugbiko finalerdiak jokatuko dira larunbatean Ordizian

Asteburu honetan mutilen senior taldeek kanpokoan jokatuko duten arren, errugbi jardunaldi indartsua izango da Ordizian larunbatean. Goizean 14 urtez azpikoek ekingo diote, 10:30ean hasita, Gaztediren kontra.Bi partidu jokatuko dituzte. Ondoren, 13:00etan, nesken txanda izango da, senior mailan, Hernani eta Atletico de San Sebastian kluben artean osatutako taldearen kontra.

Eguna borobiltzeko, arratsaldean Euskadiko txapelketako finalerdiak jokatuko dira 18 eta 16 urtez azpikoen ligetan. Ordiziako bi taldeek liga erregularrean toki hoberenean bukatzeagatik etxean jokatuko dute. Hala, Labe Lan Ordizia taldeak Iruñeko La Unica izango du aurrean 16:00etan hasiko den partiduak, eta ondoren Garabi Ordiziaren txanda izango da, 17:30ean zehatz mehatz, Durango/Elorrioren kontra. Garabi liga erregularrean lehen postuan geratu da eta finalerdia irabaziko balu, finala ere etxean jokatuko du. Bi finalerdiotako ikusmina sortu da eta edonork irabazi dezake. Akats txikiak zaindu beharko dira irabazteko. Zale askoren presentzia espero da harmailan. Eskertuko da denen bultzada.