18 urtez azpiko Garabi taldeak finala jokatuko du igandean

Ampo Ordiziak larunbatean jokatuko duen ligako finalerdia ezik, aparteko hitzordu gehiago bada Ordizia Rugby Elkarteko taldeentzat asteburu honetan. Aldez aurretik esan behar da 14 urtez azpiko Orklik asteazken honetan Gasteizen Gaztediren kontra jokatutako partidua irabazi egin zutela eta finalerako sailkatu direla hauek ere.

Asteburu honetan jokatu behar zen final hori, baina astebete atzeratu da eta hilaren 17an izango da finala, Donostiako Aieten 10:00etan Atletico San Sebastian eta Hernaniren artean osatutako taldearen kontra.

Asteburu honetan jokatu da lehenengo ligako finala: 18 urtez azpikoena izango da, igandean 12etan Donostian Bera Beraren kontra. Hori aprobetxatuz, Eskolako jokalariek Donostian entrenatuko dute hango eskolarekin batera. Ondoren 18 urtez azpikoen partidua ikusteko aukera izango dute.

Seniorren Garabi taldea ere kanpoan izango da, Asturiasen, hain zuzen. Oviedorekin Ohorezko B maila igotzeko kanporaketa dute, itzulerako partidua igandean 12:00etan. Joanekoa etxean galdu egin zuten eta oso zaila izango da aurre egin ahal izatea.

Neskek ez dute partidurik izango. Entrenamendu berezia antolatu dute, Eibarren larunbatean.

Zorte on denei!