Dena prest denboraldia hasteko

 

 

Aurkezpen saio bikoitza izan du Ordizia Rubgy Elkarteak ostiral honetan. Goizean AMPO enpresak Idiazabalen duen egoitzan Ohorezko taldearen denboraldiaren aurkezpena egin du eta arratsaldean klubeko ekitaldi orokorra izan da Ordiziako Herri Antzokian. Ondoren, jokalari, entrenatzaile, delegatu eta klubeko gainontzeko kideek familiako argazkia atera dute.

Goizekoan AMPO enpresako arduradunekin batera, Ordiziako ordezkariek astebete barru hasiko den denboraldiko plangintza eta helburuak aurkeztu dituzte. Hauen artean, bi nagusi: Ohorezko Dibisioko sailkapenean aurreko urtean baino emaitza hobea eta zaleekiko gerturago egotea lortzea, taldearen jokoarekin gozaraziz.

Ordiziako ekitaldiak maila guztietako taldeak elkartzeko balio izan du. Gainera, Ohorezko Dibisioko ekipazioa Canterbury enpresak prestatu du aurten eta ekitaldian parte hartu du berak ere, Ordizia Rugbyrekin martxan jarri duen kanpainarekin.  Denboraldi berriari begira, gogoa eta ilusioa nabarmenak dira maila guztietan. Goizane Alvarez, Kiroletako foru zuzendaria, eta Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkateak ere parte hartu dute OREk egiten duen lanari euren babesa eskainiz. Eskerrik asko denei!