Agur Coert Cronje eta Geronimo Albertarriori

Coert Cronje eta Geronimo Albertario ez dira Ordizian arituko datorren denboraldian. Biak ala biak AMPO Ordiziak azken hilotan izan duen bilakaeraren parte inportantea izan dira eta taldearen hobekuntza helburu zutela lan bikaina egin dute. Hazkunde planarekin jarraitzeko bidean, halabaina, kirol lantaldeak lan harremanarekin ez jarraitzea erabaki du.

Ordizia Rugby Elkarteak, honenbestez, Cronje eta Albertarriok klubean egin duten lana goretsi nahi du eta publikoki eskerrak eman nahi dizkie elkarrekin egindako lanagatik. OREk zorterik onena opa die biei aurrerantzean.