Aldanondo, Goia eta Korta, Madrilen

Imanol Aldanondo, Julen Goia eta Iker Korta, Ordiziako jokalariak Madrilen daude zazpiko selekzioak deituta datorren asteburuan Moskun jokatuko den Europako txapelketa prestatzen. Ostegunean ezagutuko dira Errusiako kapitalera bidaiatuko dutenen izenak.

Zorte on hirurei!