Altamiran ekingo dio denboraldiari AMPO taldeak

Irailaren 17an hasiko da Ohorezko Dibisioko denboraldia. Aste honetan egin da egutegiko neurketen zozketa eta AMPOri etxean hastea egokitu zaio. Alcobendas izango du aurkaria. Hurrengo astean Santanderrera bidaiatuko du. Liga hasierarako neurketa zailak tokatu dira.

Kopari dagokionez, hiruko lau multzoetan zatitu dira taldeak. Ampo, Santboiana eta Getxorekin. Ligako lehen itzulian bataz beste izandako emaitzen baitan horietako bat pasatuko da Kopako finalerdietara. Horrela sailkatuko dira finalerdietako lau taldeak.

Irudian, AMPOren neurketak eta azpiko dokumentuan Federazioak bidalitako egutegi ofiziala, osoa:

AMPO_DH egutegia 2017-2018 calendario (pdf)