AMPO Ordizia 32 – CR La Vila 0

Jarraian lortutako hirugarren garaipenarekin sailkapeneko goiko tokietan dago Ampo Ordizia. Joko sendoa egin zuen taldeak, defentsan nahiz erasoan, La Vilaren kontra larunbatean Altamiran  egun euritsu eta hotzari aurre eginez irabazita. Errugbia ikusteko eta errugbian jokatzeko arratsalde atsegina izango zenik ez zirudien, baina geroz eta seguruago jokatzen ari dira Ordiziako jokalariak, hutsunik gabe eta Ordizian aurkariak ezin direla gainetik jarri erakutsiz. Harmailak meritua aitortu zuen, itxura ona emanez nahiz eta eguraldiak lagundu ez.

Erritmo gutxiago izan zen lehen zatian eta Ampo Ordizia hobea izan zen, nahiz eta fase estatikoetan ez dominatu. La Vilak ezin izan zuen aurkariaren 22 lerroa zapaldu. Ordiziarrek, berriz, lehenengo zatian egin zituzten lautik hiru entsegu. Julen Goiak 17.minutuan egindakoak aparteko aipamena merezi du, bere zelaitik irten eta lau aurkari atzean utziz baloia marra gaindituz lurrean jartzea lortu zuen. Ikusleek jokaldia eskertu zuten, izan ere kapitaina bere momentu hoberenean dago Klubera itzuli zenetik. Joko asko egiten ari da, konfiantza eta gogoarekin.

Bigarren zatia antzekoa izan zen eta Ampo Ordiziak aurkariak baino hobeto jokatu zuen. La Vila indar gehiagorekin hasteko ahalegina egin zuen, baina etxeko taldeak –melean eta touchean asko hobetuta- ez zuen ordena galdu. Laugarren entsegua ez zen berehala iritsi. Izan ere, euriak atsedenik ez zuen eman eta zaila zen eskuko jokoa lantzea. Meletik irtenda Siosiua Moalak egin zuen laugarrena. 32 eta 0 emaitzak meritu handia du, beraz, eta taldeak erasoan egindako esfortzuaz gain, defentsan egiten ari den lana azaltzen du.

Bi asteetako atsedena du orain Ampo Ordiziak eta momentu eta egoeran onean dator denboraldiko helburuak betetzeko. Denba dela, atsedenaren ondoren Getxon jokatuko den partiduari begira jartzea tokatzen da orain.

* Argazkia: Pedro Churruca