VRAC Quesos Entrepinares – AMPO Ordizia

Errugbiko Ohorezko Heineken ligako lehen itzuliko azken partidua Valledolideko Pepe Rojon jokatuko du AMPO Ordiziak igande honetan 12:30ean VRAC Quesos Entrepinares taldearen kontra. Aurkaria egungo ligako eta kopako txapelduna da, bigarren sari hori ezingo badu ere hurrengoan bereganatu liga hau zalantza askorekin hasi baitzuen.

Une honetan Gaztelako taldea sailkapeneko bigarren tokian dago, Silverstorm El Salvadorren atzetik puntu batengatik eta Sanitas Alcobendasekin puntu kopuru berdinarekin, 37 hain zuzen. Ampo Ordizia  laugarrena da, VRAC-engandik sei puntura. Aurreko igandean Hernaniren kontra egindako jokoa erakutsi nahi dute ordiziarrek, laugarren tokia eutsiz. Printzipioz bigarren itzuliko egutegia aldekoa dutela esan daiteke, zuzeneko aurkariek Altamiran jokatu beharko baitute. Oraingoan jokalari guztiak bidaiatzeko prest daude.