AMPO Ordizia RE 36 – Hernani RCE 10

AMPO Ordiziak denboraldi honetako lehenengo derbia irabazi du Altamiran igande honetan Hernaniren kontra 36 eta 10 irabazita. Ez da partidu erraza izan, halere. Jardunaldiko emaitzengatik, taldeak play offeko multzoan jarraitzen du, laugarren tokia berreskuratuta. Aurreko bi taldeak sei puntura daude eta, atzetik, bira bosgarrena eta hirura seigarrena.

Orokorrean talde bakoitzak euren touche eta meleak irabazi dituzte. Baina joko irekian eta hirugarren lerroaren lanari esker AMPO Ordizia hobeto aritu da. Julen Goiak sartu du lehenengo entsegua 14.minutuan, baina lehenengo zatian, hernaniarren presioa medio, ez da besterik sartu. Zigor kolpe bat sartuta Cruzek lortu ditu hiru tanto. Hala, atsedenean 10 eta 0, eta dena erabakitzeko.

Baina bigarren zatia hasi eta hirugarren minuturako defentsa hautsi eta Oier Goiak entsegua egin du. Honekin zabaldu da garaipenerako bidea. Hirugarren entsegua 51.enean Julen Goiak egin du, Cruzek transformatuz. 22 eta 0 markagailuan eta indartsuago AMPO Ordiziako taldea. Laugarrenarekin, bonus tantoa 67.enean. Moalak sartu eta Cruzek transformatu zuen. Lan ona amaitzeko, azken entsegua Phil Huxfordek sartu zuen.  Hernanik ezin izan zuen ordiziarren defentsa hautsi amaiera bitarte, bi entsegu eginez azken minutuetan.

Datozen bi jardunaldiak zailtasun handikoak dira. Lehenengoa, datorren igandean sailkapenean bigarrena den VRACen aurka Valladoliden jokatuko da. Hurrengoa 16ean Santboien jokatu da, play offerako hautagaia.

Emozioa da nabarmena aurten, azken urteetako liga orekatuena izan daitekeen denboraldi honetan.