AMPO Ordizia – Senor Independiente Santander

Errugbiko Ohorezko mailako bigarren itzulia jokoan da eta Altamiran jokatzea tokatzen da igande honetan 12:00etan Santanderko Senor Independiente taldearen kontra. Kantabriako taldea laugarrena da sailkapenean, 42 puntuekin, eta zazpigarrenak dira goierritarrak 30ekin. Hamaika tanto gehiago dituzte bisitariek, baina Marotias-Garmendia entrenatzaileen taldeak baino bi garaipen gehiago besterik ez dituzte lortu.

San Romanen jokatutako partidan Ampok irabazi zuen azken momentuan Ordiziaren alde epaileak azaldutako zigor kolpe bati esker. Hiru tantoak markagailura igo zituen Cruzen ostikoak eta aurkariak mendekua hartzeko gogoz zapalduko dute Altamirako belarra. Markagailuan tanto asko jasotzea aurreikusten da, aurten tanto gehien egin dituztenen artean baitira bi taldeak. Senorrek lortu ditu bonus gehien, hamahiru guztira. Beraz, espektakulua ez da faltako urte berri honetako lehenengo partiduan.

Ohorezko Dibisiora igo zenetik, Santanderko taldea sailkapeneko goiko postuetan lehiatu da eta tituluak lortzeko eratu da. Ampo, berriz, animo onean dago Alcobendasen garaipen zaporea izan zuen berdinketa lortu eta gero. Izan ere, Madrilgo taldea hirugarrena da, Heineken ligako boteretsuenen artean dago, harrobiko hamabi jokalariekin hasierako XVean.

Marotias-Garmendiaren taldean behar bada ezingo dute jokatu Asier Pazos eta Jaun Perez aurrelariek, arazo fisikoak medio. Garaipena garrantzitsua da Amporentzat, seigarren tokitik ez urruntzeko.