AMPO Ordiziak etxean hasiko du denboraldia

Irailaren 16ean hasiko da errugbiko Ohorezko Dibisioa. Gaur egin da zozketa Madrilen eta AMPOk etxean jokatuko du lehenengo partidua Santboianaren aurka. Aurre-denboraldia ere prestatzen ari dira eta laster emango da ezagutzera.

Kopari dagokionez, lau talde egin dira eta AMPOk Santander eta El Savador ditu berean.

Atxikitako irudian AMPOri dagokion egutegia eta pdf dokumentuan egutegia osorik dago. Titulurako play-offa maiatzean jokatuko da.

egutegi osoa: egutegia DH 2018-2019 calendario (pdf)