AMPO Ordiziak Seven Series-a jokatuko du

Espainiako errugbi federazioak antolatutako estatu mailako lehenengo Seven Series txapelketaren lehenengo jardunaldia jokatuko da asteburu honetan Valladoliden. Zortzi talde elkartuko dira, Ampo Ordizia tartean.

Txapelketak bi hitzordu izango ditu: ekainaren 8-9an lehenengoa Valladoliden eta Valentzian bigarrena hurrengo asteburuan. Heineken ligako hiru talde ariko dira, VRAC Quesos Entrepinares, Silverstorm El Salvador eta Ampo Ordizia, Ohorezko B mailako Bera Bera RT, ADI Industriales eta CD Arquitectura eta Madrilgo eta Kataluniako federazioak.

Lehenengo seriea Pepe Rojon burutuko da. A taldean VRAC, Madril, Bera Bera eta Arquitectura ariko dira eta B taldean El Salvador, Ordizia, Katalunia eta Industriales.

Helburua: ondo pasatzea

Ordiziak parte hartzeko gonbitea jaso eta baiezkoa izan zen erantzuna. Baina liga amaituta atsedena ere behar dute jokalariek eta taldea osatzea ez da erraza izan. Mikel Aizpurua buru dela, hamar bat jokalari ‘gazte eta azkar’ ari dira lanean erronka prestatzeko. Ilusioa dute eta gozatzea eta ‘ondo pasatzea’ de euren helburua.

Olinpiar errugbia bultzatu eta indartzea nahi du Espainiako federazioak eta Seven Serie da horretarako azken apustua. Federazioaren eta Pablo Feijóo, seveneko selekzionatzailearen helburua ‘Olinpikoak izan edo World Serieak jokatu nahi dituzten jokalariek garatzeko aukera izan dezaten estrukturak sortzean da’.