Asteburua Miarritzen

Haurugby txapelketa ezezik, bestelako irteerak ere badituzte Eskolako jokalariek asteburu honetan. Hala, 14 urtez azpikoak bitan banatuko dira larunbatean: aipaturiko Haurugbyrako batzuk eta Jean Roumeau txapelketarako besteak. Miarritzera joango direnak goizean goiz irtengo dira Altamiratik. Autobusa 7:00etan hartuko dute. Egun osoko jardunak dute mugaz bestalde.

Miarritzera joango dira baita 12 urtez azpikoak, baina igandean eta Berho txapelketan parte hartzeko. Hauek ere egun osoa egingo dute kanpoan, Altamiratik 7:15ean abiatuta.

Azkenik, 10 urtez azpikoek etxean entrenatuko dute, ohiko moduan, igande goizean.