Asteburuan Eskolak Altamiran

Hamalau urtez azpiko bi taldeek ligako bigarren jardunaldia jokatuko dute larunbat honetan Altamiran. Talde batek 13:00etan eta 14:00etan besteak, Gaztediren kontra biek. Ordutegi hoberena ez da, baina ez zegoen beste aukerarik Altamiran.

Bestalde, igande goizean 10 eta 12 urtez azpikoen elkarretaratzea egingo da, hau ere etxean. ORKLIkoekin batera ariko dira oraingoan Iruña, Arrasate eta Zarautz/Mutrikukoak. 10:00etan arduradunen bilera egingo da eta 10:30ean hasiko da lehen partidutxoa.

Atxikitako irudietan daude orduak zehaztuta. Helburuak, ez ahaztu, ikastea eta ondo pasatzea!