ATSEDENIK EZ!

Ez dago atsedenik gure jokalarientzat! Ekainean bi konpromiso dituzte: Espainiako errugbi federazioak antolatutako estatu mailako lehenengo Seven Series txapelketa, alde batetik, eta estatuko selekzio absolutuarekin Hegoamerikan egiten ari da gira, bestetik. Eta hor dira gure jokalarietako batzuk.

Hala, aste honetan Espainiako Seven serieko bigarren jardunaldia jokatuko da Valentzian. Pasa den asteburuan izanda lehenengoa Valladoliden, zortzi taldeen partaidetza eta Bera Beraren garaipenarekin. AMPO Ordiziak bederatzi jokalariekin talde txikia eta gaztea osatzea lortu du, Miguel A. Torresen argazkian ikus daitekeena, ikasi eta ondo pasatzeko helburuarekin. Eta hori behintzat lortu da, nahiz eta azkenak geratu bost partidu jokatuta.

Bestalde, Julen eta Oier Goia anaiek eta Fernando Lopezek Hegoamerikara bidaiatu zuten aurreko astean lagun arteko hiru partidu jokatzeko hilabete honetan zehar. Lehenengoa Brasilen izan da, 16 eta 22 irabazita. Larunbatean Txilen jokatuko dute eta Uruguaien  bi aste barru.

Zorte on denei!