AURKEZPENA ETA PARTIDUA

Ohorezko Dibisioa hasi aurreko azken lagun artekoa jokatuko da larunbatean. LICEO FRANCES izango dugu bisitan Altamiran. AMPO Ordiziaren kontra jokatuko du 18:15etan hasita. Sarrera doan izango da. Bazkidetzak egin edo berritzeko mahaia jarriko da aldez aurretik estadioko atarian.

Bestetik, bi ekitaldi berezi izango ditugu ostiral honetan, hau da, bihar bertan. Goizean Ohorezko Dibisioko denboraldiaren aurkezpena egingo da Ampo enpresan eta arratsaldean klubeko talde guztiak elkartuko dira 19:00etan Herri Antzokian egingo den aurkezpenerako eta, amaieran, familiako argazkia ateratzeko. Herri Antzokiko hitzordura zaleak ere gonbidatuta zaudete.

Bultz Ordizia!