Azken astea 2018ko Europako errugbiko finaletarako sarrerak klubaren bidez eskatzeko

Ordizia Rugby Elkarteak 2018ko maiatzaren 11an eta 12an Bilbon jokatuko diren Europako errugbiko Challenge eta Champions txapelketetako finalak ikusteko  sarrerak erosiko ditu. Espainiako Errugbi federazioak klubentzat eskaintza berezia prestatu du. Erosketa beharretara moldatzeko, klubak eskaera zehaztu nahi du. Hala, erosketa klubaren bitartez egin nahi duten zaleei euren eskaera igortzeko eskatzen zaie uztailaren 15erako, hau da, datorren larunbaterako.

Prezio desberdinak

Bi partiduetarako sarrera erosita eskaintza hobea da. Hala ere prezioak desberdinak dira, eserlekuaren kokapenaren arabera. BI egunetako sarrera erosita, prezioa 90 edo 115 eurokoa da, esanda bezala, hartutako tokiaren baitan. Zehatzago ikusteko honako loturan sar daiteke:

https://proticketing.com/finalbilbao2018/es_ES/entradas/evento/9068

Egun baterako nahi izanez gero, salneurriak gehiago dira. Honako loturan daude:

https://proticketing.com/finalbilbaorugby/es_ES/entradas/evento/9273

Klubaren bitartez erosteko mezua bidali behar da info@ordiziarugby.eus korreora  aipaturiko eguna baino lehen. Izena eta ze sarrera nahi diren zehaztu behar da.

Autobus zerbitzua kontratatzeko aukera ere kontutan izango da, Ordizia eta Bilbao joan-etorrirako.