Bihar, Klubaren eguna

Larunbat honetan Ordizia Rugby elkartea osatzen duten kideek klubaren eguna ospatuko dute. Jokalari, entrenatzaile, beterano, delegatu eta zuzendaritza taldeko kideak elkartuko dira. Goizean Altamiran jolasak egingo dituzte eta 12:00etan Orkli Ordizia eta Gironako nesken arteko partidua animatzeko harmailara igoko dira. Pilotalekuan jarraituko du festak, bazkariarekin eta ondorengo ospakizunekin. Hamabi urtez azpiko taldearen hutsunea izango da, Hendaiako Laurent Pardo txapelketan parte hartuko baitu egun honetan.

Hainbat jokalariek antolatutako jarduna izango da eta alde solidarioa agertzeko ere aprobetxatu nahi dute. Hala, pilotalekura joaterakoan elikagairen bat eramateko eskatu dute, ZAPOREAK gobernuz kanpoko taldearentzat. Lekaleak, kontserbak, pastak, arrozak eta olioak jasoko dira.

Jakina, nesken partidua ikustera zale guztiak daude gonbidatuta.

Ondo pasa!