Complutense Cisneros – AMPO Ordizia

Madrilgo Cisnerosen kontra jokatuko du Ampo Ordiziak datorren larunbatean 16:00etan Universidad Complutenseren Central zelaian. Aurreko asteetan liga geldi egon da estatuko XV-aren selekzioaren nazioarteko hitzorduengatik.  Fernando López, Julen eta Oier Goia ordiziarren parte-hartzea esanguratsua izan da Europako txapelketan. Orain bueltan da Heineken liga, fase erregularra bukatzeko lau jardunaldiekin.

Une honetan Marotias-Garmendiak zuzendutakoak laugarrenak dira ligako sailkapenean 52 punturekin. Euren atzetik dago Barcelona FC taldea, sei puntura. Laugarren tokia eutsi eta play-off faseko final laurdena etxean jokatu ahal izateko lau partidu horietatik gutxienez bi irabazi behar dituzte. Aste honetan lor daiteke lehenengo garaipena eta asmo hori dagoela garbi utzi du Ampok, bezperan bidaiatuko baitu zelaira nekerik gabe agertzeko.

Madrilgo taldeak joko alaia, besteak baino gehiago seguruena. Horregatik ditu 6/7 jokalari XV eta seveneko selekzioen deialdietan. Printzipioz markagailura tanto asko igotzea aurreikusten da eta erasoko joko izango da defentsakoa baino gehiago. Complutensekoek maila mantentzeko aukera dute, falta diren hiru partiduen faltan eta Gernikan atzeratutako jokatzeko duenean.

Ordiziarrek talde osoarekin bidaiatuko dute eta zaleei poz pixka bat emateko itxaropena dute. Horretan saiatuko dira, dudarik gabe.