Datorren denboraldiko egutegia onartu da

Errugbiko estatuko federazioak (FER) aurreko uztailaren 7an Madrilen egindako asanblada orokorrean 2018/2019 denboraldiko egutegia eta jarduerak onartu zituen. Ohorezko dibisioko konpetizioa irailaren 16ean hasiko da. Egutegiaren  zozketa uztailaren 25ean, asteazkenean, 12:00etan FER-en egoitzan egingo da.

Aurreko denboraldietan bezala, liga 12 taldeen artean jokatuko da, joan-etorrian, 22 jardunaldietan. Fase erregularra amaitu ondoren, lehenengo sei sailkatuek ‘play off’-ean erabakiko dute ligako garaipena. Egutegian daude datak ezarrita. Talderen batek Europako kluben arteko lehiaren batean parte hartuko balu, beste data batzuetan jokatuko du ligakoa.

Azken sailkatua (12.ena) Ohorezko B mailara jeitsiko da. Azkenaurrekoak (11.ena) maila mantentzeko promozioa B dibisioko bigarren sailkatuarekin jokatuko du.

Atxikitako dokumentuan dago larunbatean onartutako jarduera egutegia:

EGUTEGIA Calendario FER 2018-19. 23 junio 2018