Derbia: AMPO ORDIZIA – HERNANI RUGBY igandean

Klubaren eguna ere izango da

Ampo Ordizia eta Hernani Rugby taldea aurrez aurre izango dira igande honetan 12:00etan Ordiziako Altamira estadioan jokatuko den denboraldiko lehenengo derbian. Ohorezko dibisioko Heineken ligako hamargarren jardunaldia izango da lehian eta bi taldeek antzeko animoarekin ekingo diote jokatu dituzten azken bi partiduak galdu eta gero. Hernanik, hori bai, UE Santboianaren kontra tanto bat lortu zuten.

Hala, garrantzi handiko neurketa da aste honetako bi taldeentzat. Goierrikoek garaipena behar dute play-offean sartzeko aukera mantentzeko. Urumea aldekoek, ordea, promoziozko postuetatik urrundu nahi dute. Une honetan La Vilarekin berdinduta daude sailkapenean. Ordiziarrek Hernaniarrek baino 9 puntu  gehiago dituzte, baina Ampokoek badakite sailkapeneko egoerak ez duela eraginik izango aurrez aurrekoan eta Landarekoek ligako talderik gogorrenetakoa duela.

Marotias eta Garmendia entrenatzaileek ez dituzte taldean izango Jaun Perez eta Jeronimo Albertarrio argentinarra. Perez txartel horiak pilatu eta zigortuta egoteagatik eta Albertarrio lesiogatik.

Klubaren eguna izango denez, bazkideek ere sarrera ordaindu beharko dute. Hori bai, sarreraren truke pintxoa eta trago bat hartzeko txartel bana emango zaizkie.