HERNANI – AMPO ORDIZIA Donostiako Anoetan jokatuko da igandeko derbia

Igande honetan 12:00etan Gipuzkoako ohorezko mailako errugbiko derbia jokatuko da Hernani eta AMPO Ordiziaren artean. Donostian Anoetako miniestadioan izango da aurrez aurrekoa, Landareko zelaia egunotako euritearen ondorioz egoera onean ez dagoelako. Goierritarrak sailkapeneko laugarren tokiari begira daude, orain Senor Independientek duena. Hori lortzeko fase erregularra amaitzeko falta diren bi partiduak irabazi behar dira eta Santanderkoek estropezu egin beharko lukete, gainera.

Urumeakoek ezin izan dute jaitsierako play-offa ekidin, nahiz eta taldea Iparraldeko eta Atletico de San Sebastian klubeko jokalariekin indartu izan. Jaitsiera ‘zilarrezko’ dibisioko bigarren sailkatuarekin jokatuko dute eta aurten denboraldian zehar lesionatuta izan dituzten hainbat jokalariekin jokatzea espero du Polidory entrenatzaileak.

Igande honetan Ampokoek lanerako buzoa jantzi beharko dute euren helburua lortzeko aukera ez galtzeko. Hernanik ez du ezer jokoan, baina horrek ez du ezer esan nahi eta Garmendia-Marotiasen mutilek jokoan dauden bost puntuak lortzeko ahalegin guztia egin beharko dute. AMPO Ordiziak galazko taldea eramango du eta Landaren urteotan izan duen emaitza txarrari buelta eman beharko diote, lehenengo itzulian Altamiran egin zuen moduan.