Emakumeen taldearen entrenamenduak hastera doaz

Senior taldeko jokalari guztiek hitzordua dute asteartean, 19:30ean, Altamiran egingo den entrenamenduan. Datorren asteko ostiralean ere, 19:30ean entrenatuko dute. Bi egun hauetako jardunaren ostean, gure neskek aurredenboraldiko lehen erronka izango dute. Abuztuaren 31n, taldeak II. Melokotoi Txapelketa jokatuko du Zizurkilen. Irailean, entrenametuak lagunartekoekin tartekatuko dira harik eta herrialdeko txapelketa hasten den arte. Lehiaketaren hasiera iraila amaieran aurreikusten da.

 

Irailaren 7an, emakumeen artean errugbia sustatzeko jardunaldia aurreikusi du klubak. “Ekarri lagun bat” entrenamendu berezia goizeko 10:00etan izango da eta klubeko kode guztiek parte hartuko dute beren inguruko emakumeak gonbidatuz, errugbi jokalariak izan ala ez. Aktibitate honen azken edizioan adin guztietako 50 emakumek hartu zuen parte. Oraingo helburua kopurua bikoiztea da: 100 emakume errugbian, Altamiran. Egin dezagun.