Entrenamenduak

2018-2019 Denboraldia

Kuadroan agertzen da  kategori desberdinen entrenamendu eguna eta hauen adinak. Denboraldi honetan entrenamendu saio guztiak Altamirako Estadioan izango dira.

Kategoria Entrenamendu egunak Entrenamendu orduak Jaiotze urtea Entrenamendu lekua
Benjaminak

s10

Igandea 9:30 2009-2010 Altamirako Estadioa
Alebinak  

s12

2007-2008 Altamirako Estadioa
Igandea 9:30
Infantil Eskolarrak

s14

Asteazkena 17:00 2005-2006 Altamirako Estadioa
Ostirala 16:30
Infantil Federatuak

s16

Asteartea 18:30 2003-2004 Altamirako Estadioa
Osteguna 18:30
Kadeteak

s18

Asteartea 18:30 2001-2002 Altamirako Estadioa
Osteguna 18:30

Partida guztiak igandeetan jokatzen dira eta bakar batzuk Frantzian larunbatetan.

Garrantzitsuena haurra da

Gaztetxoak dira gure prestatzaileentzat garrantzitsuena eta ez norbanakoa, taldea bera baizik. Rugbyaren gainetik egongo da beti gaztetxo hauen garapena, gizaki bezala beharrezkoa duten garapena. Zentzu horretan Rugby Eskolak gazteari eskainiko diona oso garrantzitsua izango da. Kirol honetan sartuta dauden pertsonen arteko eta gazteen beraien arteko lagun giroa eta errespetoa baloratzen dugu beste guztien gainetik.

Gazte baten hazkunde garaian hain garrantzitsua den kirola ere ez dugu alde batera uzten, ordea. Rugby Eskolan ez da lehiatzen beheko kategorietan. Beno, lehiaketa helburu bezala ez dugu behintzat. Nahi duten gazte guztiek har dezakete parte kirol honetan eta guztiei aukera berberak ematen zaizkie, izan altua, baxua, lodia, argala, abila edota baldarra, berdin dio. Haur guztiek balio dute rugbyan aritzeko, eta hau esateko urte askotako esperientzia dugu bizkar gainean, ez dugu esateagatik esaten.

Azkenik, garrantzitsuena hauxe bera bada ere, ikasketak ezin ditugu alde batera utzi. Hezitzaile bezala oso argi daukagu lehendabizikoa eskola-hezkuntza dela.

Guztiaren gainetik segurtasuna

Rugbyan kontaktua ezinbestekoa da. Hau kenduz gero beste kirol bati buruz arituko ginateke hizketan. Kontaktua da rugbyari edertasun guztia ematen diona, baina era berean arriskutsua izan daitekeen zerbait izan daiteke.

Prestatzaileen ildo nagusiak ere arrisku horren aurrean nola jokatu behar duen gazteak erakustera doaz beti. Gaztetxoei lurrera erortzen, elkar jotzen, kolpeak jasotzen… erakusten zaie, beti ere ahalik eta forma babestuenean, honela lesiorik izango ez dutela ziurtatuz ia erabat.

Derrigor erabili beharreko babesgailu bat badago, aho-babeslea, hain zuzen. Aurrez aipatutako kontaktu horrek nahigabeko bat baina gehiago sor dakioke gaztetxoari. Babesle honek lesio arriskua ia erabat baztertzen duela demostratuta dago. Babesle hori mutikoari ematen zaio eskolan bertan.

Joko garbia

Honetan guztiok gaude inplikatuak. Zintzotasuna, galtzen jakitea, joko garbia egitea, denon artean zaindu beharreko ereduak dira. Adin horietan balore horiek irakastea oso garrantzitsua da. Eta gogoratu haur bati irakasteko modurik onena norberak egiten duen horretan datzala, hau da, ondokoek zer haurrek hura.