Epaileak bertan behera utzi du gaurko partidua

Gaur Ampo Ordizia eta Senor Independiente Santander taldeek jokatu behar zuten partidua bertan behera uztea erabaki du epaileak Altamirara etorri eta zelaiaren egoera ikusita gero. Atzo egindako elurrak belarra erabat estali zuen eta garbitzeko ahalegina egin bada ere, ezinezkoa izan da jokatzeko moduan uztea.

Partiduko data berria erabaki bezain pronto ezagutzera emango da.

Barkatu eragozpenak.