ERBINA, GOIA, LÓPEZ, HERNÁNDEZ ETA MUJIKA, SELEKZIOEKIN

Ordizia Rugby Elkarteko bost jokalari estatuko selekzioekin jokatzeko deituak izan dira.

Lide Erbina emakumezkoen selekzio absolutuarekin dago konbokatuta. Hilaren 19tik 26ra Madrilen egongo da konbokatuta eta, taldean sartuko balitz, Europako txapelketa jokatuko du Belgikan, 27tik martxoaren 4ra.

Madrilen dira dagoeneko Fernando Lopez eta Julen Goia. Igandean eguerdian Espainiak Errumaniaren kontra jokatuko du Europako txapelketari dagokion bigarren partidua eta Ordiziako biak izango dira taldean.

Azkenik, Lander Mujika eta Asier Hernandez 20 urtez azpikoen selekzioak deituta, Ourensen egingo den kontzentrazioan egongo dira hilaren 18tik 25era. 18an Madrildik irtengo dira, Espainia-Errumania partidua ikusi ondoren. Ourensen partidu bat ere jokatuko dute azkeneko egunean, 12:00etan, Portugaleko selekzioaren kontra.

Zorionak eta zorte on denei!