Errugbiko finalerdirako Valladolidera autobusa

Ordizia Rugby elkarteak larunbatean, maiatzaren 11an, Ampo Ordiziak Valladoliden El Salvadorren kontra jokatuko duen final-erdira joateko zaleentzat autobusa antolatu du. Autobusa 9:00etan irtengo da Ordiziako Zuhaiztia/Arboledatik. Bidaiaren prezioa 45 eurokoa da, garraioa, bazkaria (menu itxia) eta partidura sarrera barne. 16 urtez azpikoentzat sarrera debaldekoa denez, euren kasuan bidaiaren prezioa 33 eurokoa da.

Interesatuek korreoa bat idatzi behar dute info@ordiziarugby.eus helbidera ahalik eta azkarren. Izena, erreserbatu nahi den plaza kopurua eta telefono zenbakia eman behar dira. Gainera, aurretik diru-sarrera egin behar da kontzeptuan ‘Valladolid’ eta eskatzailearen izena jarriz.

Hauek dira klubeko kontuak:

BANCO SABADELL GUIPUZKOANO: ES75 0081 4261 82 00010 88312

KUTXABANK: ES88 2095 5073 04 1063226491

LABORAL KUTXA: ES49 3035 0054 53 0540004395