Gabonetako saskia ikusgai

Abenduaren 22an loteria nazionalarekin batera gure elkarteak zozketatuko duen saskia ikusgai dago iada Ordiziako erakusleiho batean. Urdaneta 3ko ‘Bolsos Arana’ dendan dago, hain zuzen.

Saskiak 6.000 euroko balioa du eta zozketarako txartel bakoitza euro batean saltzen da ohiko  tokietan. Norbaitek banatzeko edo laguntzeko kopuru handia nahiko balu, info@ordiziarugby.eus korreora idatzita eska dezake.