GARABI GOIERRI ORDIZIAK AURRERA EGIN DU OHOREZKO B MAILARA IGOTZEKO LEHEN KANPORAKETAN

sdr

Garabi Goierri senior taldeak Vilagarcia de Arousako Os Ingleses talde galiziarra kanpoan utzi du Ohorezko B mailara igotzeko joan-etorrian jokatu den lehen kanporaketan. Aurreko igandean 14 eta 15 iragazi zuen Ordiziako taldeak Galizian jokatutako partidua eta igande honetan erabaki da kanporaketa Garabiren alde Altamiran, 24 eta 13 irabazi eta gero. Joko bizia ikusi da eta zale ugari hurbildu dira estadiora.

Datozen egunetan jakingo da hurrengo aurkaria zein izango duen.