Garagardo festa, zabalik!

Gaurtik igandera, zabalik egongo da 20.enez gure klubak antolatu duen Garagardo festa. Aurtengo edizioa inauguratzeko gonbidatua ere izan dugu, Iker Irribarria pilotari aramarra. Eskerrik asko!

Beti Alai pilotalekuan kokatuta, edateko 22 garagardo mota eta jateko ukondo, saltxitxa, patata purea eta oilasko eta hanburgesa ‘lumagorriak’ egogo dira. Baita postrea eta kafea ere. Berrien artean, haurrentzat puzgarriak. Gogoratu igande eguerdian ere zabalduko dela, paella jateko aukerarekin. Gainontzeko egunetan, 18:00etatik 24:00ak artekoa da orduegia.

Jakina, egunero denda irekiko da klubeko hainbat produktu erosteko, gehienak beherapen eta guzti.

Ongietorriak eta ondo pasa!