Getxora joateko autobusa antolatuko da

Ordizia Rugby elkarteak hilaren 24ean AMPO Ordiziak Getxo jokatuko duen Ohorezko dibisioko partidura joateko autobusa antolatu nahi du. Zuhaiztitik (Arboleda) irtengo da 14:00etan. Txartela 10 eurokoa da. Izena eman nahi duenak info@ordiziarugby.eus helbidera idatzi behar du otsailaren 22rako.

Hamazazpigarren jardunaldiari dagokion partidua da Getxoren kontra larunbatean 16:00etan jokatuko dena. Une honetan AMPO taldea sailkapeneko 6.tokian dago, play offerako sailkatuta momentuz, eta hobetzea du helburu. Horretarako zaleen bultzada behar du taldeak eta Getxora hurbiltzera animatu nahi dute jokalariek.