Goia eta Lopez, Madrilen

Julen Goia eta Fernando Lopez jokalariak Madrilen dira dagoeneko. Ordiziako jokalariek Europako txapelketari dagozkion bi partidu jokatuko dituzte. Lehenengoa larunbatean, otsailaren 10ean,  Errusiaren kontra Krasnodar hirian, itsas Beltzatik gertu, tokiko 15:00etan. Handik itzuli eta Madrilgo El Central zelaian izango dute hitzordua hilaren 17an Errumaniaren kontra.

Honekin, Ohorezko ligak bi asteetako atsedena hartu du.

Argazkian, bi jokalarian gaur bertan, Madrilen.

zorte on!