Hernani 39 – AMPO Ordizia 15

Denboraldi honetako bigarren derbia jokatzeko Hernanira bidaiatu zuen larunbatean AMPO Ordiziak, Altamiran jokatuko duen ligako final laurdena lotuta. Errugbi jardunaldi ona iragartzen zen, bi taldeek denboraldian zehar egin duten lana ikusita. Ordiziak bi baja zituen, Unai Lasa eta Julen Goiarenak. Bi taldeek helburu desberdinekin ekin zioten, AMPOk fase erregularreko laugarren tokia berea badu ere. Oscar Astarloa omentzeko eguna izan zen, Hernaniko jokalaria gaur egun eta Ordizian ere jokatu izandakoa.

Lehenengo tantoa Hernanik egin zituen 7.minutuen transformatutako entsegua egin eta gero. Hurrengoak minutuetan atzera eta aurrera bili ziren bi taldeetako 22ko lerroak, defentsei lana eginaraziz.

16.enean Oier Goiari txartel horia atera zioten eta hortik gutxira bigarren entsegua egin zuen Hernanik. Ordiziarrak aurkarien entsegu lerrora gerturatu ziren, zigor kolpe bat lortuz. Valentin Cruzek lortu zituen lehenengo hiru tantoak. Segidan, ordea, Hernaniko aurrelariek ordiziarren defentsa hautsi eta hirugarren entsegu transformatua egin zuen.

Defentsan lana egin arazi zion AMPO Ordiziari aurkarien erasoak, baina ezin zion aurre egin eta 36.enean laugarren entsegua egin zuten etxekoek. Lehenengo zatia amaitu aurretik Ordiziarren erasoak Levinen txartel horia behartu zuen. Ordiziarrek presio handia egin zuten eta meletik ateratzean lortu zen lehenengo entsegua. Lopezek sartu zuen eta Cruzek transformatu zuen. Atsedenean, etxekoen alde 26 eta 10 markagailuan.

Bigarren zatia

Atsedenetik bueltan, defentsako lana egin behar izan zen berri. Markagailua 51.minutuan mugitu zen Hernanik zigor kolpea transformatuta. AMPOk ez zuen arriskurik sortzen eta, hori gutxi balitz, txartel horia atera zioten Cruzi 55.enean.

Touche baten ondoren, Moalak defentsa hautsi eta entsegua egitetik gertu egon zen, baina falta egin eta aurkariek baloia berreskuratu zuten. Gero ia jokoa zelai erdira eraman zen, Hernanik 5.entsegua egin arte. Partidua amaitzear zegoenean sartu zen Ordiziaren bigarrena.

Hernaniarrek partiduaren kontrola izan zuten eta merezitako garaipena lortu zuen, 39 eta 15 emaitzarekin.

Hurrengo jardunaldia fase erregularreko azkenarekin bat etorriko da, igande honetan. VRAC-en bisita izango dugu Altamiran. Gero atsedenaldia izango da, final laurdenetako partidura arte. Maiatzaren 5ean izango da, 5.sailkatuaren kontra.

Argazkia: Ainhoa Muriel