Hernani CRT – Ampo Ordizia

Ohorezko Dibisioko Heineken ligako bigarren itzuliaren derbia jokatuko du Ampo Ordizian larunbatean 17:00etan Landaren Hernaniren kontra. Goierritarren egiteko nagusia egina dute, hau da, denboraldi hasieran helburu gisa hartutako fase erregularreko laugarren tokia matematikoki lortuta. Final laurdenetako aurkaria ez da oraindik erabaki eta hiruren artean dago: F.C Barcelona, Aparejadores de Burgos eta la U.E Santboiana.

Ordiziarrek ez dute ezer jokoan baina argi dago ahalegin guztia egingo dutela Hernanira hurbildutako zaleei garaipena eskaintzeko. Urumeakoak, aldiz, jaitsierako play off faserako postuan dagoen La Vila RC-ek baino puntu bat gehiagorekin daude. Eta, partidu bat gutxiagorekin baino jaitsierako postuan dagoen Gernikak baino 8 tanto gehiago dituzte. Irabazteko ahalegin guztia egingo du, dudarik gabe, Hernanik.

Marotias-Garmendiaren mutilek azken derbiak irabazi egin dituzte eta bide horri eutsi nahiko diote. Baina puntuen beharrik ez dute eta hori dela-eta, atsedena behar duten jokalariak erreserban utziko dituzte, play offerako bere onera etortzeko. Derbia dago ordea jokoan eta lurraldeko nagusitasuna norena den erabakiko da. Ampotik Unai Lasak ezingo du jokatu, txartel gorria atera zioten eta aurreko partiduan.