Hernani RT 12 – AMPO Ordizia 39

Sarrera ona izan da igande honetan Hernani eta AMPO Ordiziaren arteko derbia ikusteko. Aurreko astean Landareko zelaia urak hartu zuenez, hitzordua Donostiako miniestadioan izanda, Anoetan. Ordiziako zale asko bertaratu da taldea animatzera, betiko moduan.

Ligako play offari begira, garrantzitsua zen neurketa eta Gipuzkoako Kopa irabazteko baita emaitza ere. Denboraldian bi aldiz jokatu dute elkarren kontra eta bietan Ordiziak irabazi duenez, Kopa ere Goierritarrentzat izanda.

Garaipena, bonus puntua barne, sailkapeneko laugarren postua lortzeko aukera ez galtzeko beharrezkoa zen. Izan ere, datorren asteburuan laugarren tokia hartzen duenaren zelaian jokatuko da playoffeko final laurdena laugarrenaren eta bosgarrenaren artean. Hau da, Ordizian edo Santanderren. Sari ederra izango litzateke Altamiran jokatzeko.

Partiduari dagokionez, garaipen landua izanda. Hernanik dena eman du, beti bezala, eta honek balio gehiago ematen dio lortutako bost puntuei. Lehenengo zatia oso paretsua izanda eta, nolabait, protagonismo gehiago izan dute akatsek. AMPO saiatu da jokaren iniziatiba eramaten.

Markagailua 10.minutuan estreinatu da Iñaki Puyadenak sartutako entseguari esker. Hiru minutu geroago gauza bera egin du Hernani, AMPOri baloia lapurtu eta honen defentsa hautsiz, Jon Ander Puertasek lortu du entsegua.

AMPO Ordiziak lanean segitu du entsegu berri baten bila. Eta baita lortu ere, 18minutuan Imanol Iruarrizek sartuta. Cruzek oraingoan makila artean sartu du. Markagailuan,  5 eta 12.

25.minutuan jokaldi garrantzitsua gertatu zen, Hernanik ordiziarren erasoa moztu eta entsegu lerrora iritsita, Epaileak ontzak ez ematean. Hala, Hernaniren falta adierazi zuen eta txartel horia atera zion 11rekin jokatzen ari zen jokalariari nahita egindako avant batengatik.

Hurrengo 10 minutuetan AMPO Ordiziak jokalari bat gehiagorekin jokatu zuen arren, ez zuen aprobetxatu tanto gehiago lortzeko.  Atsedena baino lehen bigarren horia ikusi zuen Hernanik, eta bigarren zatia 14 jokalariekin hasi beharra izan zuen.

Bigarren zatia

Bigarren zatia desberdina izanda. AMPO Ordiziak presioari eutsi dio eta hobera egin du. 15 minutuetan bi entsegu egin dituzte, Unai Lasak lehenengoa eta Beñat Erbinak bigarrena. Markagailuan 5 eta 24 eta erasoko bonus tantoa ordiziarrentzat.

Hernanik borrokan segitu du eta 69.enean iritsi da Crouzaten entsegua, Ordiziako defentsa lo harrapatuta. Elosegiren transformazioarekin, 12 eta 24 eta lehian segitzeko asmoa hernaniarren partetik.

67.minutuan zigor kolpea transformatzea erabaki du Ordiziako taldeak, hernaniarren entsegu lerrotik gertu. Cruzek transformazioa lortuta, 15 tantoen tartean jarri du markagailuan eta Hernanik bi entsegu eta gehiagoren beharra markagailuari buelta ematekotan.

Hurrengo minutuak ez dira errazak izan, izan ere azken 20 minutuetan txartel hori bana atera zaie Lopez eta Aldanondo jokalari ordiziarrei.

Baina Goierriko taldea hobea izanda eta egindako aldaketek ez dira okerrerako izan. Bi entsegu gehiago egin dira azken bost minutuetan: Asier Kortak bat hiru laurdeneko lerroaren jokaldi polit baten ondoren, eta Eneko Salinasek gero Cruzek zigor kolpe bat ateratzean. Amaieran, 12 eta 39 AMPOren alde.

Aste honetan Gernikaren bisita izango da Altamiran, liga erregularreko azken jardunaldian. Helburua partidua irabaztea da. Hori da aste honetan buruan izan behar dutena. Gero gerokoak.