Igandean, UE Santboiana – AMPO Ordizia

Ampo Ordizia Katalunia aldera joango da asteburuan igandean UE Santboianaren kontra jokatzeko. Baldiri Aleu zelaian izango da neurketa,12:00etan hasita, eta Heineken ligako Ohorezko dibisioko laugarren jardunaldiari dagokio. Santboiko taldea estatuan errugbian hasi zen lehena da. Egoera zailean dago una honetan, aurreko hiru partiduak galdu baititu. Zaleak kezkatuta daude.

Baldiri Aleukoek ezin izan dute taldea indartu aurreikusi zuten moduan. Hala, iaz baino maila baxuagoa dute. Orduan Valladolliden, Jose Zorrilla estadioan, El Salvadorren kontra Kopa irabazi zuten. Dena dela, oinarrizko jokalari oso onak dituzte. Hauen artean, hirugarren lerroko Afa Tauli eta Nil Baro, utility back azkarra.

Goierrikoak ilusio eta itxaropenez beterik bidaiatuko dute. ‘Adituek’ diote, amaitu bezala hasten dela hurrengoa. Honek esan nahi du indartsu ekingo diotela Marotias eta Garmendiak entrenatutakoek. Partidua irabaziz gero, play offean kokatuko litzateke Ampo eta ukituta geratuko litzateke Santboi. Gainera, emaitza kontutan hartuko da aurtengo Kopako finalerdietarako sailkatzeko. Izan ere, ligako lehenengo fase honetan Santboi, Getxo eta Amporen artean emaitza hoberena lortzen duena sailkatuko da Kopako finalerdia jokatzeko.

Iganderako Julen Goia jokatzeko moduan izango da, aurreko igandean badaezpadako atsedena hartu eta gero. Baja dira berriz Oier Goia eta Imanol Aldanondo.