INDEPENDIENTE SANTANDER– AMPO ORDIZIA

Ampo Ordiziak Kantabriara bidaiatuko du igandean Ohorezko dibisioko laugarren jardunaldia jokatzeko San Roman zelaian 12:00etan hasita. Partidua garrantzitsua da goierritarrentzat, Errege koparako kanporaketarako baliokoa da eta. Kopako talde berean dago Valladolideko Silverstorm El Salvador.

Aurreko denboraldiaren amaieran Santanderreko taldeak jokalari batzuk galdu zituen eta aurrera egiteko maila oneko nazioarteko izenekin, Manu Mora eta Nacho Contardirekin indartu da. Tristan Mozimanek zuzenduak garaipena ospatu nahi dute San Romanen, aurreko asteburuan 39 eta 36 mailara igo den Burgosko Ubu-Colina Clinicen kontra galdu eta gero.

Ordiziarrek pasa den igandean Sanitas Alcobendasen kontra egindako bigarren zatia ahaztu nahi dute, zaleei egun hartako lehenengo zatia eskainita. Sailkapenean kantabriarrek baino bi puntu gehiago dituzte eta irabazlea aurretik jarriko da. Tanto asko egitea espero da, ligako bi egile hoberenak aurrez aurre izango baitira. Gainera, zelaiaren neurriak ohikoak baino txikiagoak dira. Jokoaren gakoetako bat zigor kolpeak ez egitea izango da, aurkariak tantoak egin ez ditzan. Ordiziarrek lehenengo jardunaldia min hartu zuen Imanol Aldanondo jokatzeko moduan izango dute.