Iparamerikako errugbia Altamiran

Errugbiko ligetako fase erregularrak amaitu dira. Emaitzak ez dira makalak. Ampo Ordiziak ohorezko dibisioko final laurdena Altamiran jokatuko du maiatzaren 5ean Burgosko UBU Clinic taldearen kontra.

Asteburu berean errugbi gehiago izango dugu. Hala, senior mailako Garabi Goierrik Ohorezko B mailara igoerarako lehenengo partidua jokatuko du etxean, Oviedoren aurka. Eta 18 eta 16 urtez azpikoen finalerdiak jokatuko dira. Bestalde, zehazteko dago 14 urtez azpiekoen finalerdia, Gaztediren kontra Gasteizen jokatu behar dena.

Aldez aurretik, ostegun santu honetan, bi lagun arteko jolastuko dira Altamiran, Boston hiriko Belmont HIgh Schooleko taldeekin. 18 urtez azpikoak eta neskak izango dira Iparamerikarrekin lehiatuko direnak. Orkliko neskak 16:00etan eta Garabikoak segidan, 17:30ean.