Iparraldera larunbatean

Asteburu honetan Orkli Eskolako taldeek jomuga desberdinak dituzte. Alde batetik, 12 urtez azpikoak etxean geratuko dira eta igandean ohiko entrenamendua egingo dute, ohorezko dibisioko partiduaren aurretik.

Beste bi taldeek Iparraldera bidaiatuko dute larunbatean. 10 urtez azpikoek Kaxkarot txapelketan hartuko dute parte. Goizeko 8:30ean irtengo da autobusa Ziburu aldera. Eta 14 urtez azpikoak Hazparnera joango dira, Xapital torneora. Garaiz irtengo dira Altamiratik: 6:45ean, hain zuzen. Egun osoko jardunak dira hauek.