Ipswich bisitan

Ordizian dira beste behin bisitan Ingalaterrako Ipswich hiriko errugbi jokalari gazteak. Hamahiru urtez azpiko taldea etorriko da asteburu honetan Ordiziako ORKLIren kontra jokatzeko. Bi partidu antolatu dira aurten ere denboraldia agurtzeko, bat ostiralean 18:00etan hasita jokatuko dena eta igandean bestea, 10:30ean.

Kirolak lotuko ditu bi herriak, anaitasunez, festa giroan. Izan ere, laugarren urtez jarraian etorriko da taldea, oso gustura bidaiatzen baitute hemen jasotzen duten tratuagatik eta Gipuzkoako biran egiten duten kultura trukeagatik. Gure klubarentzat ere plazerra da Ipswichi harrera egitea, partiduak jokatu eta elkarrekin afalduz kirol ikuspuntuak trukatzea.

Ongietorriak beraz berriz ere!