Jauregi Optikak begiko lau azterketa oparitu dizkio klubari

Ordizia Rugby Elkarteko babeslea da Jauregi Optika eta klubeko bazkideei begiaren hondoa aztertzeko doako probak eskaini ditu. Proba egiteko aukera izango dute lau pertsonek eta horretarako zozketa egingo da datorren astean.

Datuen arabera, itsu geratzen den pertsonen %80ak ekidin dezake. Hau da,  itsutasuna kasuen %80an ekidin daiteke. Biztanleria zahartzen ari da. Erretinarekin zerikusia duten gaixotasunak areagotu egin dira ondorioz, hala nola, erretinopatia diabetikoa, AMDa, etab.

Gaixotasun askok konponbidea du, diagnostikoa garaiz egiten bada eta tratamendu egokia ezartzen bazaio. Gaur egun dagoen puntako teknologiak itsutasuna ekiditeko aukera ematen du minutu bat irauten duen proba xume baten bidez. Begiaren hondoaren argazkia egin eta 48 ordutara oftalmologoaren txostena prest da.

Proba hori egiteko aukera da Jaureik eskaini duena. Zozketa egin eta gero, klubak onuradunekin kontaktatuko du astean zehar. Eskerrik asko Jauregi Optikari eta zorte on denei!