KAWA LEAUMA FITXATU DA AMPORAKO, SIDNEY RAIDS (NCR) -KO BIGARREN LERROA

2018-2019 denboraldira begira bigarren fitxaketa egin du AMPO Ordiziak. Kawa Leauma, Zelanda Berriko bigarren lerroa da eta oso jokalari dinamikoa da haundia izan arren (1,97 zentimetro eta 110 kilo). Goierriko klubaren inkorporazio berria Auckland hirian jaio zen eta 28 urte ditu.

Bi nazionalitate ditu eta honengatik maila desberdinetan Samoako selekzioarekin aritzeko aukera izan du. Auckland Unioneko seveneko taldean aritu izan da eta  Manukau Rovers, Mt Wellington eta Papatoetoe klubetan ere jokatu du. Iaz Australiako NRCko Sydney Raysekin sinatu zuen, Michel Hooper eta Israel Folau jokalariekin aritu zen. Bertan segitu behar zuen, baina Europatik eskaintza desberdinak izan ditu eta kontratua eten du Ordiziara etortzeko.

Ordiziako proiekturako fitxaketa garrantzitsua da. Kawa melean eta touchean oso ondo jokatzen du, baina joko irekian eta breakdownean nabarmentzen da bereziki, fisikoki oso indartsua eta azkarra delako, defentsan nahiz erasoan.

Bigarren lerroan egin den aldaketa taldea indartzen jarraitzeko gakoa da.