Olasagasti, Aldanondo eta Korta, Erromara

Euskadiko senior selekzioek Roma Seven 2018 izeneko txapelketan parte hartuko dute aste honetan, ostiralean eta larunbatean. Euskadiko Federazioak antolakuntzaren gonbidapena onartu du hainbat selekzio eta klub desberdinetako jokalariz osatutako talde indartsu asko izango dituen lehiaketa batean egoteko.

Gizonezko selekzioaren hautatzailea den Gorka Buenok Pariseko Centrale Seven txapelketan bikain aritu ziren jokalari gehienak mantenduko ditu. Jacki Madriden aginduetara izango den emakumezkoen selekzioa, berriz, Valencia Rugby Festival-eko sentsazioak hobetzen saiatuko da.

Ordiziatik hiru jokalari izan dira deituak, gizonezkoen taldean aritzeko: Iker Korta, Aitor Olasagasti eta Imanol Aldanondo joango dira Erromara.

Zorionak eta zorte on beste behin hirurei!