Larunbatean da batzar orokorra

Ordizia Rugby Elkarteak urteko batzar orokorra egingo du datorren larunbatean, azaroaren 10ean, Barrena kultur etxeko Bertso Eskolan. Lehenengo deialdia 10:30ean, bigarrena 11:00etan.

Gai-ordena honakoa da:

1- aurreko aktaren irakurketa eta onarpena

2- 2017/2018 denboraldiko kontuen onarpena

3- 2018-2019ko urrekontuaren onarpena

4- kirol proiektua

5- galdera eta erreguak