Lekuona eta Aldanondo euskal zazpiko selekzioetan

Euskadiko zazpiko selekzioek La Rochelleko Nazioarteko Txapelketan jokatuko dute gaur eta bihar, osteguna. Talde unibertsitarioentzako den lehiaketa hau euskal selekzioek aurten Europan jokatuko duten lehen txapelketa izango da.

Euskaldunen helburua, beti bezala, irabaztea eta itxura ona ematea izango da. Jacki Madrid bi taldeen entrenatzailea da.

Ordiziatik bi dira selekzionatutako jokalariak: Ihintza Lekuona nesken taldean eta Imanol Aldanondo motilenean.

Zorionak bioi!