Lide Erbina Eskoziara bidean

ORKLI Ordiziako Lide Erbina Araña jokalaria Madrilen izan zen kontzentrazioan egon da aste honetan. Bi aukera zituen: Australian jokatzear dagoen nesken zazpiko Munduko txapelketaren seriean parte hartzea edo XVeko taldearekin Glasgowera bidaiatzea Eskoziaren kontra lagun artekoa jokatzeko urtarrilaren 21ean.

Selekzionatzaileak gaur egin du deialdia eta Lidek Madrilera bidaiatuko du berriz, asteartean oraingoan, Eskoziara joango den taldearekin kontzentratzeko. 24 jokalari izan dira deituak eta horietatik 23ekin osatuko da ekipoa.

Zorionak eta zorte on Lide!