López eta Goia anaiak, Europako txapeldunorde

Aste honetan Ohorezko mailako liga bueltan izango da. AMPO Ordiziak Madrilera bidaiatuko du. Atseden luzea izan da, Europako txapelketa jokatu baita. Tartean aritu dira OREko hiru jokalariak Espainiako selekzioarekin: Fernando Lopez selekzioko kapitain gisa, Julen Goia eta Oier Goia. Selekzioak hiru partidu jokatu ditu hilabete honetan eta hirurak irabazi ditu: Errumaniari 21 eta 18 Madrilen hilaren 3an, Belgikari 47 eta 9 Madrilen martxoaren 10ean eta Alemaniari 10 eta 33 Colonian hilaren 17an. Otsailean jokatu eta galdu zuten lehenengo partidua Georgian.

Selekzioak txapelketako bigarren tokia eskuratu du eta zeresan garrantzitsua izan dute OREko hiru jokalariek. Zorionak bada Europako gure txapeldunordeei: Fernando Lopez, Julen Goia eta Oier Goiari!

*Argazkian hirurak Madrilen.